Egileari buruzko datuak. Datos del autor
Xabier Olaso Bengoa Otxandion jaio bazen ere, ume koxkorretatik Gasteizen bizi da. Amilamia literatura aldizkariaren erredakzio-taldeko kidea eta ohiko kolaboratzailea izan zen. Bere lanetako batzuk Texturas eta Idatz-Mintz literatura aldizkarietan agertu izan dira, baita honako antologiotan ere: Poesia eta etorkizuna (Gipuzkoako Foru Aldundia, 2000) Hitzezko Zubia-Poesía Vasca 1990-2000 (Letras de cal, 2000), Haurrentzako euskal poesiaren antologia (Alfaguara, 2004) eta Euskal haur literaturaren antologia (Elkar, 2005). Orobat, poesia liburu hauen egile ere bada: Gauaren magalean (Berminhan, 1996), Ariaren hariak (Arabako Foru Aldundia, 1998), Urtaro (Berminghan, 1998), Datak eta postdatak (Berminghan, 1999) eta Azalaren memoria eta Itinerarium (Berminghan, 2001).
Haur literaturaren esparruari gozkiolarik, honako liburu hauek eman ditu argitara: Auskalo! (Igarkizun eta aho-korapiloak) (Pamiela, 2001), Pupuan Trapua (Pamiela, 2004) haur olerki-bilduma eta Hotsateko basoa (Aizkorri, 2005).
Xabier Olaso Bengoa nació en Otxandio (Bizkaia) en 1964 pero desde muy niño reside en Vitoria-Gasteiz (Araba). Ha sido miembro del grupo de redacción y habitual colaborador de la revista literaria Amilamia. Algunos de sus trabajos también han sido publicados en otras revistas literarias como Texturas o Idatz-Mintz, así como en las siguientes antologías: Poesia eta etorkizuna (Diputación Foral de Gipuzkoa, 2000), Hitzezko zubia-Poesía vasca 1990-2000 (Letras de cal, 2000), Haurrentzako euskal poesiaren antologia (Alfaguara, 2004) y Euskal haur literaturaren antologia (Elkar, 2005). Además, tiene publicados los siguientes libros de poesía: Gauaren magalean (Berminghan, 1996), Ariaren hariak (Diputación Foral de Álava, 1998), Urtaro (Berminghan, 1998), Datak eta postdatak (Berminghan, 1999), Azalaren memoria e Itinerarium (Berminghan, 2001).
En el género de la literatura infantil ha publicado las siguientes obras: El libro de acertíjos y trabalenguas Auskalo! (Igarkizun eta aho-korapiloak) (Pamiela, 2001), el poemario infantíl Pupuan trapua (Pamiela, 2004) y el libro Hotsateko basoa (Aizkorri, 2005).
Gauaren magalean liburuko bi poema. Dos pemas del libro Gauaren magalean
IXILTASUNAREKIN SOLASEAN
Gauero
solasean aritzen naiz ixiltasunarekin,
ahapeka galdezka hasten natzaio
eta berak,
hitz hutsal amoltsuez ihardesten dit.
Gero,
xakean aritzen gara elkarren aurka
eta aldioro
irabazten dit jokaldia
xake-mate ekidinezin batez.
was going to get a Murano or a Z, or maybe , at a stretch, one of the other cars I listed like a BMW or something
Aita bixotzekua!
Zutaz, harro nau Pasariño! Arrano Beltz,
eder galant hori!
Idazteari,
eta zeu izateari, ez utzi arren,
segi,
mundu itsutu honen,
bazterrak argitzen!
Goizargi
Esker mile danagatik Maittia.